undefined

Villacampa: “Ez da ohiko norgehiagoka bat izango”

Villacampa: “Ez da ohiko norgehiagoka bat izango”

Emakumezkoen Athletic Cluben entrenatzaileak prentsa agerraldia egin du Realaren aurka jokatuko duten (igandea, 16:00etan) derbiari buruz hitz egiteko

“Ez da txapelketako beste partida bat izango. Aste eta erdi daramagu hura bizitzen. Bi talde historikoren arteko lehia dago hor eta irabazlea indartuta aterako da”. Realaren aurkako partida  (Reale Arena, 16:00etan) berezia izango dela aitortu du Angel Villacampak: “Hiru puntu baino gehiago daude jokoan”.

Joan-etorriko jokoan talde gipuzkoarra “ondo kokatzen dela defentsan” dio entrenatzaileak, bai txuri-urdinen aurreko lau jokalariak “erabakigarriak” direla. Villacampak ezin izango ditu Erika, Yulema eta Lucia zelairatu, lesioek jota, eta Nekane zalantzan dago azken momentura arte. Hori dela eta, Maite, Damaris edota Moraza bezalako jokalarien momentua dela adierazi du entrenatzaileak: “Gazteak diren arren, esperientzia dute taldean eta bada garaia lekukoa hartu eta erantzukizuna bere egiteko”.

Azken jardunaldietan talde zuri-gorriak izan duen bolada txarraren inguruan galdetuta, kontrako egoerei buelta eman ahal zaiela gogoratu du Villacampak: “Ezin gara hain ezkorrak izan. Partidetan zailtasunak suertatzen dira baina kapazak gara hauei buelta emateko. Bi aste hauetan zehar talde gisa dugun indarra gogorarazi diegu jokalariei. Igandeko norgehiagokan berdin du sailkapeneko zein tokitan gauden”.