undefined

Jokalari berriei harrera

Jokalari berriei harrera

Haur mailako taldea eta sei kadete protagonistak izan dira gaur San Mamesen

Haur taldea eta sei kadete ohorezko gonbidatuak izan dira gaur San Mames zelaian. Amaia Olabarrietak zuzentzen duen Haur taldeak hamahiru jokalari berri ditu, eta Roberto Pampinek zuzentzen duen kadeteak sei. San Mameseko berdegunea zapaldu dute gaur, egunen batean bertan jokatu ahal izateko itxaropenez.

Raul Loroño, Jokalarien Arretarako arduradunak, Joseba Agirre, Emakumezkoen futboleko Kirol Zuzendariak eta Iñaki Alonso, Haurren Babeserako programako zuzendariak, lagundu lagun izan dituzte bisitan zehar. Iratik egin die harrera berdegunean eta hortik abiatuta Katedraleko sekretu guztiak bisitatu dituzte: Jose Iragorri prentsa aretoa, Athleticen aldagela, gune mixtoa, berdegunera irteteko igarobidea… Emakumezkoen Harrobiaren orainak etxe zuri-gorria ezagutu du, egunen batean jokalari profesionalen lekukoa hartuko duen orainak.