undefined

Zurigorriak Realaren bila

Zurigorriak Realaren bila

Emakumezkoen Athletic Clubek porrota ezagutzen ez duen Reala garaitu nahi du igande honetako derbian

Emakumezkoen Athletic Clubek erronka erraldoia du igande honetan, zelai erraldoi batean. Real Arena Realaren eta zuri-gorrien arteko derbiaren lekuko izango da 16:00etatik aurrera, Reto Iberdrola ligako 5. jardunaldian. Gonzalo Arkonadaren neskek indartsu hasi dute txapelketa: bi garaipen eta bi berdinketa eskuratu dituzte eta laugarren dira sailkapenean.

Joan den denboraldian Erreginaren Kopako txapeldun bilakatu ziren txuri-urdinak eta bolada onean dabiltza. Euskal Herriko Kopan 3-0 gailendu ziren Athleticen aurka. Talde donostiarrak zenbait jokalari galdu ditu baina jokalari berriak gehitu ditu ere: Barbara Latorre, Carla Bautista (Atletico Madrilen lagapena izan zena), Lucía Rodríguez eta Claudia Blanco. Mariasun Quiñonesk lesioa gainditu eta prest egongo da euskal futbolaren hitzordu handirako. Nahikari García taldeko aurrelari internazionalak, aldiz, ezin izango du derbian parte hartu.

Ángel Villacampak jokatzeko moduan dauden jokalariak eramango ditu Donostiara Erika Vázquez, Yulema Corres eta Ainhoa Álvarez izan ezik. Amaiur Sarriegi, Emakumezkoen B taldeko jokalaria, zerrendan sartu da.