undefined

Gure Futbol Oinarriak asteburuan egin dituen emaitzak

Gure Futbol Oinarriak asteburuan egin dituen emaitzak

Athletic Clubeko behe-kategorien balantzea asteburuan

Selekzioen neurketak zirela medio LaLigak etenaldia egin zuen arren, gure klubaren hainbat taldek ez zuten atsedenik hartu. Emakumezkoen lehen taldeak garaipen garrantsitsua lortu zuen Reale Arenan Real Sociedaden aurka Nekane Diez eta de Maria Diazen golei esker.

Derbi bizkaitar eroa izan zen Bilbao Athletic eta SD Amorebietaren artekoa. Lehoikumeek kontrako 0-2koaz atsedenaldira heldu ziren, baina puntu bat erreskatatu zuten 3-3ko emaitza lortuta Vencedor, Baque eta Artolaren golen bitartez; berdinketa honen ondorioz, Joseba Etxeberriaren taldea menderaezina da oraindik Lezaman eta Bigarren B Mailako II. Multzoaren buruan lau talde daude 17 punturekin: Bilbao Athletic, Real Sociedad B, UD Logroñes eta Cultural y Deportiva Leonesa. CD Basconiak Gernikarantz irteera zaila bazuen ere, garaipena eskuratu zuen Pradosek luzapenean sartutako golari esker, eta De Miguelek lehenago penalti bat gelditu ostean.

1-0ekoaz ere, eta partidua amaitzear zegoela, Gazteak A taldeak mendean hartu zuen CA Osasuna Lezaman; Lakaren golak, 84. minutuan, gure taldea Ohorezko Mailaren lehen postuan segitzea ekarri du. Hala ere, Gazteak B taldea ez zen gai izan emaitza positibo batekin etxera itzultzeko Hernanin 2-1 kale egin ondoren, Ibai Asenjoren gol batek gure taldea Zaldipeko markagailuan aurreratu arren.

Kadete A taldeak garaipenak lortzen segitzen du Euskal Ligaren hasieran, eta 1-5 irabazi zion CD Vasconiari, Peñaren bi golei, eta Ieltzu, Vega eta Ekhiren golei esker. Kadete B taldeak hiru puntuak ere zenbatu zituen Indartsu Clubi 2-1 irabazita Ohorezko Mailaren bigarren jardunaldian; Gaizka Alboniga eta Asier Hierro izan ziren golegileak.

Emakumezkoen B taldea garaipenaren bidera itzuli zen aurreko jardunaldian galdu ostean, eta Lezaman 2-0 irabazi zion partidua Real Racing Clubi Paula Aranak eta Irati Urruzolak zati bakoitzean sartutako golen bitartez. Emakumezkoen C taldeak eta Kadeteak ere garaipena lortu zuten asteburuan, 0-7 Sopelan SD Ugeragaren kontra, eta 0-10 Arrigorriagan Ollarganeko CD Adiskideak-en aurka, hurrenez hurren.