undefined

Animazio harmailarako akordioa

Animazio harmailarako akordioa

Zuzendaritza batzordea adostasun batetara iritsi da Beheko Ipar Harmailako kaltetuen plataformarekin eta urriaren 20an ospatuko den Bazkideen Batzar Nagusian azalduko du proiektua

Athletic Clubeko zuzendaritza akordio batetara heldu Beheko Ipar Harmailako kaltetuen plataforma osotzen duten bazkideekin alkarlanean animazio harmailako proiektu bat garatzeko. Proiektua garatzeko Herri harmaila honetako planteamentua, datorren igandean Euskalduna jauregian ospatuko den Batzar Nagusian azalduko du klubak.

Plataforma honek, sinadura kopuru nahikoa batu izan ditu eguneko gai zerrendan sartzeko baina Athleticeri utzi nahi izan dio Beheko Ipar Harmailaren proiektuaren lanketa. Proiektuaren hasiera baldintzatuta geratzen da bazkide konpromisarioen onarpena izan arte eta etorkizunean egingo den beste Batzar Nagusiko gai zerrendan sartuko da behin proiektua plataformako eta animazio harmailako ordezkariei aurkeztu eta gero.