undefined

Aterpe egitasmoa, Eusko Legebiltzarrean

Aterpe egitasmoa, Eusko Legebiltzarrean

Iñaki Alonsok, klubako haurren babeserako arduradunak, gai honi buruzko Athleticek egiten duen lanaren lerro nagusiak aurkezteko txostenean parte hartu zuen

Iñaki Alonsok, Athletic Clubeko haurren babeserako arduradunak, Eusko Legebiltzarrak eskatuta aipatutako erakundearen baitan sortutako txostenean parte hartu zuen atzo astelehenean, haurren aurkako Sexu-abusuen kasuak ikertzeko, prebenitzeko, egia jakiteko eta konpontzeko proposamenak biltzen dituen ikasketa egiteko asmoz. Alonso gai horretan aditua denez agerraldira gonbidatu zuten, eta bertan Athletic Clubeko ATERPE Haurren Babeserako Programaren lanak dituen lerro nagusiak aurkeztu ziren.

Halaber, gaur arratsaldean gure entitatearekin hitzarmena duten klubek eskatuta, lehenengo trebakuntza saioa egingo da. Bi ordu desberdinetan egingo da, 17:00etan eta 19:00etan, eta UD La Merced-eko kirol monitoreek, klubako zenbait kiderekin batera, kirolean haurren aurkako indarkeria prebenitzeko hasierako trebakuntza jasoko dute Artxandako kirol instalazioetan.

ATERPE Programari buruzko informazio osoa kontsultatu

(Argazkia: @ Eusko Legebiltzarra)