undefined

Golegile asko Bilbao Athleticen

Golegile asko Bilbao Athleticen

Joseba Etxeberriaren bederatzi jokalarik lortu dute gola sartzea Bigarren B Mailan jokatu diren zortzi jardunaldietan

Talde zuri-gorriak golak sartzeko gaitasun handia erakutsi du denboraldi hasiera honetan. Zortzi jardunaldi jokatuta bederatzi jokalarik lortu dute gola sartzea, mende honetan orain arte lortu ez zena.

Joseba Etxeberriaren mutilek 23 gol sartu dituzte zortzi jardunalditan (1966tik Bilbao Athleticek izan duen hasierarik onena golei dagokienez). Berdin du berdegunean zein toki hartu, atzelarietatik aurrelarietaraino, hauek lortu dute gola sartzea: Oihan Sancet (5 gol), Juan Artola (5), Jon Morcillo (4), Daniel Vivian (2), Unai Vencedor (2), Victor San Bartolomé (1), Andoni Tascón (1), Oier Luengo (1) eta Iñigo Baqué (1).

Bilbao Athleticen zenbakiak izugarriak dira. Jokatutako zortzi partidetan behin bakarrik ezin izan du Bilbao Athleticek gola sartu, eta bost partidetan hiru gol edo gehiago sartu ditu.