undefined

Nekane: “Garaipenak indarra eman digu”

Nekane: “Garaipenak indarra eman digu”

Aurrelari zurigorriak garaipen honekin taldearen kemena gorantz joango dela aitortzen du eta hemendik aurrera inflexio-puntu izatea espero du

Nekane Díez, Athletic Clubeko jokalaria, momentu zehatzean bueltatu da taldera. Aurrelari zurigorria Primera Iberdrolako lehenengo jardunaldian lesionatu zen Levanteren aurka eta hilabete osoa egon da lehiatu barik. Pasa den igandean, Real Sociedad-en aurkako hamaikakoan sartu zen Ane Azkonaren ondoan Reale Arenan. Bi aurrelarien artean egin zuten lehenego gola, eta Nekanek onartzen duenez jokaldi horri buruz hitz egiten zuten partidua hasi aurretik: “Eri gurekin egon zen hitz egiten eta Azkona hondoko marrara heldu ezkero pasea atzera emateko esan zigun, penalti puntura. Egia esateko korrika ikusi nuenean ez nuen zalantzarik izan, bigarren zutoinera joateko keinua egin nuen baina nire asmoa penalti puntura joatekoa zen. Bikain atera zen.”

Nekanek zenbaki oso onak ditu derbietan. 17 partidutik 10 irabazi ditu aurrelariak eta bakarra galdu Errealaren kontra. Gainera, goleatzaileen zerrendan 5 egin ditu igandeko gola kontutan hartunda Erika da Errealari gol gehien sartu dizkion jokalaria, 7 golekin.