undefined

Vesga: “Lehia ona da taldearentzat”

Vesga: “Lehia ona da taldearentzat”

Erdilari zuri-gorriak, Ligako azken partidaren hamaikakoan sartu zena, Valladoliden aurka garaipenaren bidea berreskuratzea nahi du

Athletic Club prestatzen ari da Liga txapelketaren itzulera Real Valladoliden kontra -igandea, 18.30ean, San Mamesen-, joandako asteburuan selekzioen arteko partiduengatik izandako etenaldiaren ostean. Bi lan saioetako lehena bete eta gero -taldea berriro arituko da arratsaldean Lezaman 18:30ean-, Mikel Vesga hedabideen aurrean agertu da.

Erdilari gasteiztarrak, Vigon jokatutako azken neurketaren hamaikakoan sartu zena, bere errendimenduari buruzko honako balorazio hau egin du: “Pozik nago, egunero hobeto sentitzen naiz. Topera lan egiten segitzea da nire asmoa misterrari eta taldekideei gauzak zailak jartzeko, taldearentzat lehia ona baita. Minutuak jokatu ahal izatea pozik egoteko modukoa da, baina guztiei gertatu zitzaien bezala, partiduak aho-zapore txarra utzi ninduen hemen garrantzitsuena taldea delako”.

Azken bi partiduetan kale egin arren, Vesgak lehenengo jardunaldietako emaitzak berreskuratzea espero du: “talde askori gustatuko litzaieke gure egoeran egotea eta igandean berriro garaipenaren bila joango gara. Taldeak Liga hasi zenetik sendotasuna erakutsi duelakoan nago, eta ez dugu egonkortasunik galdu behar azken bi partidu hauetako emaitzen ostean. Irabazteko oso zaila den talde konprometitua gara”.