undefined

‘Munduko tabernarik handiena’-ren estreinaldia

‘Munduko tabernarik handiena’-ren estreinaldia

Athletic Clubi eskainitako San Miguelek prestatutako taberna inauguratu dute eta bihar irekiko ditu ateak Moyua Plazan, urriaren 27ra arte

Athletic Cluben zalegoak hitzordu garrantzitsua du bihartik aurrera ‘Mundu tabernarik handiena’-rekin. San Miguel garagardo enpresak prestatutako taberna 10 egunez egongo da irekita Moyua Plazan. Iker Muniain lehen taldeko kapitaina eta Iñigo Cordoba izan dira gaurko inaugurazio ekitaldian. Tabernaren sarrera doakoa da eta Athleticen jokalariei eta zaleei eskainitako guneak izango ditu.

Bertaratzen diren guztiek bi garagardo, pintxo bat eta bi opari jaso ahalko dituzte. Tabernaren handitasunak ez du bere tamainarekin zerikusirik, zale zuri-gorrien bizipen, amets eta pasioarekin baizik. “Zalego zuri-gorriak garagardo artean bere esperientziak elkarbanatu ditzan prestatu dugu tokia. Bilbo, Athletic eta San Miguelen handitasunera egokitutako taberna da, horregatik deitu diogu Munduko Tabernarik Handiena”, adierazi du Carlos Lafuentek, Mahou San Miguelen Consumer zuzendariak.

Tabernak gune ezberdinak ditu: Kontsumo eta Ekitaldien gunea (garagardo futbolzale dastaketak egingo dira bertan, San Miguelek eta Athletic Clubek elkarbanatzen duten historian oinarrituta). Gainera, bertaratzen direnek ekintza desberdinetaz gozatuko dute: “Ate fantastikoa“, “Chutagif” gunea; San Mameseko futbolina; Bildumagilearen Objektuak eta Oparien Gunea (Tomas Ondarroa ilustratzaileak diseinatutako Athleticen eta San Miguelen boltsekin, baita taldearen konpromisoa adierazten duen posterra ere).

* Zabalik egoteko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30etik-22:30era; larunbatak eta igandeak: 12-15 eta 17:30etik-22.30era.