undefined

Lucia Garciak 2022ra arte berritu du

Lucia Garciak 2022ra arte berritu du

Munduko Txapelketan ibilitako zuri-gorriak, klubarekin duen lotura luzatu du; 2016an heldu zen gurera emakumezkoen futbolaren elitean kokatzeko

Lucia Garcia Athletic Clubeko jokalaria izango da 2022ra arte, bi aldeen artean akordioa sinatu ondoren Ibaiganeko egoitzan. Hori dela eta, lehen talde zuri-gorriko jokalariak, Frantziako Munduko Txapelketa joandako udan jokatu zuena, Athleticekin duen lotura bi denboralditan luzatu du -haren kontratua datorren ekainean amaitzekoa zen-. 2016an heldu zen, eta bere laugarren denboraldia betetzen ari da.

Gure erakundera heldu denetik Barakaldoko jokalari gaztea (21 urte) Athletic Clubeko erreferentzia handietako batean bihurtu da, eta Espainiako selekzioaren deialdietan ere ohikoa da.

“Oso pozik nago beste bi urtez hemen jarraitzeagatik. Haur bat nintzen iritsi nintzenean, eta denbora honetan zehar Athletic funtsezkoa izan da nire pertsonal- eta futbolari-hazkundean. Nirekin fidatu ziren lehenengo minututik eta horregatik eskerrak eman behar dizkiot bihotz-bihotzez”.