undefined

San Mameseko bertaratzea sarituz

San Mameseko bertaratzea sarituz

Katedralean jokatzen diren partidetan bazkideek duten leialtasuna aitortu gura du Klubak

Athletic Clubek San Mamesen jokatzen diren partidetan bazkideek duten leialtasuna aitortu gura du eta horregatik zenbait sari sortu ditu harmailetan erakusten duten babesa saritzeko. Sariak aldatuz joango dira hilabete batetik bestera, eta aste honetan banatuko dituzte lehenak, zozketa bidez. Hauek dira baldintzak:

1.Saria: 2018-19 denboraldian San Mameseko partida guzietara joan izana. Denboraldi honetan Athletic Club kanpoan ikusteko bi pertsonentzako bidaia, taldearekin batera.

2.Saria: 2019-20 denboraldiko lehenengo lau partidetara joan izana. Meet and great zuk nahi duzun jokalariarekin, Lezamako azpiegiturak ezagutzeko.

Zozketak bihar (urriak 17, osteguna) egingo dira baldintzak betetzen dituzten bazkideekin. Irabazleak egun bereko 12:00etan ezagutaraziko dira Bazkideen Txokoan.