undefined

Balenziaga eta Unai López, Lantegi Batuak-en

Balenziaga eta Unai López, Lantegi Batuak-en

Lehen taldeko jokalariek Abadiñoko Txibila Zentroa bisitatu dute desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzeko lana ezagutzeko asmoz

Mikel Balenziaga eta Unai Lopez Athleticeko jokalariak atzo gerturatu ziren Lantegi Batuak-eko Txibila Zentrora, Abadiñon. Egunean zehar, zentro honetako langileek, bereziki horretarako apainduta zegoena, atal bakoitzeko lanaren nondik norakoak azaldu zizkieten futbolariei.

Ia ehun lagunek parte hartu zuten bisitan, eta galderak egiteko txandarekin amaitu zen, bertaratutako guztiekin argazkiak atera baino lehen.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko enpresa-ekimena da, eta Bizkaian desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lan-aukerak sortzen ditu.