undefined

Betis beharrarekin dator Lezamara larunbatean

Betis beharrarekin dator Lezamara larunbatean

Talde andaluziarra, Athletic Cluben aurkaria datorren larunbatean (11:00etan), 4 punturekin dator eta Lezamatik etekinen bat ateratzea du helburu

Pase den igandeko garaipen baltsamikoa Reale Arenan lortu ostean, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak hiru puntu gehiago poltsikoratu nahi ditu. Hori lortzeko Real Betis gainditu behar du larunbatean 11:00etatik aurrera. Lehoi emeak konfiantza handiarekin daude Real Sociedad mendean hartu eta gero, baina ez dute erlaxatzerik nahi, eta are gutxiago Iberdrola Lehen Mailan hasiera zalantzagarria bizi duen aurkari baten aurka. Maria Pry joan zenetik aulkian dagoen Antonio Contrerasek zuzentzen duen taldeak lau puntu lortu ditu lehen bost jardunaldietan.

Contrerasek, Malaga CF Femeninoko entrenatzaile ohiak, joko alaia eta arriskutsua egiten du Sevillako taldean ere. Rocio Galvez eta Virgy baja izan dira, baina jokalari espainiar eta atzerritarrekin indartzea ere lortu dute. Real Betisera Ana Hernandez erdilaria, Rosa Otermin hegalekoa, edo Marta Cazalla erdiko atzelaria iritsi dira. Baita Abam aurrelari kamerundarra eta Gerard atezain frantziarra ere.

Aurrekariak lehoi emeen aldekoak dira, Betisek 2016an Lehen Mailara igotzea lortu zuenetik ez baitute galdu Ligan andaluziarren aurka. Ez Lezaman; ezta Sevillan ere. Lucia Garcia, 2022ra arte berritu duen jokalaria, Yulema Corresekin batera goleatzaile nagusia da.