undefined

Wandan jokatuko den partidurako sarreren bilketa

Wandan jokatuko den partidurako sarreren bilketa

Astelehenean, urriaren 21an, sarrerak jaso ahal izango dituzte San Mameseko txarteldegietan

Atletico Madrilen aurkako partidurako sarrerak eskatu dituzten bazkideek, astelehenean, urriaren 21an 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txateldegietan. Soberan gelditzen diren sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 50 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Atletico Madril taldeak adierazi bezala sarrera bakoitzean izena jarrita egon beharko da, pertsonal eta besterenezina izaerakoa izanik. Wanda Metropolitano estadiora sartzeko tornuetan NAN-ren aurkezpena eskatuko da sarrerarekin batera, eta bi dokumentuetan pertsona horren izena agertu beharko da. Horrela ez bada, barrura sartzea debekatuko zaio baliozko sarreraren eramailea izan arren.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, edo honen ordainketa egin ez, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko da klubak antola dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.