undefined

400 partidatik gorako jokalariak

400 partidatik gorako jokalariak

400 partida baino gehiago jokatu dituzte Athleticeko elastikoarekin. Aduriz, Muniain, San Jose eta De Marcosi 15 baino gutxiago falta zaizkie

Athleticen jokatutako 400 partiden muga gainditzen dutenak hauts magiko batekin lagunduta dude. Kopuru horretara iristen dena futbolari talde hautatu bateko kide izatera pasatzen da, ez bakarrik oso gutxiren eskura dagoen partida kopuru bat jokatzeagatik, baita kolore zuri-gorriekiko erakutsitako leialtasunagatik ere.

Lehen taldeko egungo plantillan, Aritz Aduriz, Iker Muniain, Mikel San Jose eta Oscar de Marcos dira erregistro horretatik gertuen daudenak; denak hamabost partida baino gutxiagora.

Adurizek, Athleticekin jokatu duen hamargarren denboraldian eta profesionaletan azkena izango duen honetan, 398 agerpen erregistratu ditu, eta, beraz, 400era heltzeko bira dago. Iker Muniainek 394 partida jokatu ditu jada lehen taldearekin. Oscar de Marcosek 388 partida jokatu ditu eta Mikel San Josek 386. Hiru jokalari horiek euren hamaikagarren denboraldia betetzen ari dira aurten lehen taldearekin.

Athleticekin 400 partida ofizialak gainditzen dituzten jokalariak:

  • José Ángel Iribar: 614
  • Txetxu Rojo: 541
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • Agustín Gaínza: 494
  • José María Orúe: 481
  • Aitor Larrazabal: 445
  • Nicanor Sagarduy “Canito”: 437
  • Julen Guerrero: 430
  • Estanislao Argote: 427
  • Ismael Urzaiz: 419
  • José Luis López Panizo: 413
  • Carmelo Cedrún: 402
  • Daniel Ruiz-Bazán: 402
  • Josu Urrutia: 401