undefined

Umeen sarrerak RCD Espanyolen kontra

Umeen sarrerak RCD Espanyolen kontra

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Gaurdanik eta urriak 23ko, asteazkena, 24:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako hamaikagarren jardunaldiaren Athletic Club-RCD Espanyol partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian urriaren 30an. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.