undefined

Villarreal CF-Athletic Club partidurako sarrerak

Villarreal CF-Athletic Club partidurako sarrerak

Villarreal CF taldeak sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko

Partida hori ikusteko Villarreal CFek Athletic eskura ipintzen dituzten 1.400 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek, Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 23, asteazkena, 10:00etatik, urriaren 25ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa urtarrilaren 25an, ostiralean bertan, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 15 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.