undefined

Ehun goletik gorako jokalari zurigorriak

Ehun goletik gorako jokalari zurigorriak

Guztira 19 lehoik lortu dute talde zuri-gorriarekin marka hori gainditzea

Futbola goletan laburbiltzen dela diote. Athleticetik jokalari asko pasa dira zainetan golak sartzeko abilezia eduki dutenak eta guztiak dira kirol honetan bereziki baloratzen den leinu horren parte, golegilearena, alegia. Gureen artean Telmo Zarra nabarmendu da beste inor baino gehiago: klubaren historiako golegile nagusia da Zarra, 335 golekin.
Klub bakar batean 100 tanto egitea lorpen handia da. Pichichi bezalako elezahar batek ere ezin izan zuen hori egin. Hala ere, 89 partidatan 83 gol sartzeko kapaza izan zela nabarmendu behar dugu.

Gaur egungo jokalarien arten Aritz Adurizek bakarrik lortu du Athleticekin 100 gol baino gehiago sartzea. Donostiarra klubaren sailkapeneko seigarren postuan dago, 172 golekin, Jose Iraragorrirengandik zazpira.

Hauxe da Athleticen ehun gol baino gehiago sartzea lortu dutenen rankinga:

  • Zarra: 335 gol
  • Bata: 208 gol
  • Dani: 199 gol
  • Gorostiza: 196 gol
  • Iraragorri: 179 gol
  • Aduriz: 172 gol
  • Arieta I: 170 gol
  • Panizo: 169 gol
  • Gainza: 152 gol
  • Artetxe: 133 gol
  • Unamuno I: 130 gol
  • Urzaiz: 129 gol
  • Fidel Uriarte: 120 gol
  • Llorente: 118 gol
  • Sarabia: 118 gol
  • Iriondo: 117 gol
  • Guerrero: 116 gol
  • Carlos: 115 gol
  • Etxeberria: 104 gol