Bolada onari eustera
Bilbao Athleticek Real Valladolid Promesas laugarren sailkatuaren aurka jokatuko du bihar Lezaman (18:00etan)
Bihar Bilbao Athleticek eta Real Valladolid Promesasek 18:00etatik aurrera Lezaman jokatuko duten partidari ‘gailurretako norgehiagoka’ deitu dakioke.
Zuri-gorriak liderrak dira hamargarren jardunaldian eta konfiantza osoarekin egingo diote aurre Valladolidi joa den astean Real Unioni irabazi ostean. Garaipen horrekin Bilbao Athleticek historikoki Iruneko feudoan izan duen bolada txarra hautsi zuen zuen.
Real Valladolid Promesas sailkapeneko laugarren postuan dago, Joseba Etxeberriaren mutilengandik bi puntura. Javier Barajak zuzentzen duen taldea denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, batez ere bere etxean duen errendimendu handian oinarrituta. Bertan bost garaipen lortu ditu beste hainbeste partidatan.
Norgehiagoka parekatua espero da Lezaman baina zuri-gorriak beste garaipen baten bila zelairatuko dira, sailkapenaren gorenean sendotzeko asmoz.