“Ondo aritu gara 2-0ekora arte”
Gaizka Garitanok nabarmendu duenez, Athletic “nortasun handiz jokatu du” Wanda Metropolitanon
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsa aretoan egin du agerraldia, Atletico Madrilen aurka 2-0 galdu ondoren LaLiga Santanderreko 10. jardunaldian. “Ondo aritu gara bigarren gola sartu diguten arte; haiek oso gutxi sortu dute bi gol egiteko. Taldeak nortasun handiz jokatu du, aukerak izan ditu, eta aukerak dituzunean gola egin behar duzu, eta batez ere zelai honetan, bestela gero eurek euren momentuak dituzte. Haien atezaina ere ondo aritu da“.
Garitanok goraipatu egin du Wanda Metropolitanon gaur egindakoa denboraldiko lehen zatirik onena izan dela etxetik kanpo “zalantzarik gabe“. “Gauzak oso ondo egin ditugu 2-0era arte, pena izan da gehiagotik gutxiagora joan garelako“.
Egindako aldaketei buruz, honako hau azaldu du: “Errematea Adu-rekin bilatzen saiatu gara, erdiraketak Ibairekin eta sakontasun handiago De Marcosekin“.