undefined

Museotik Palkora: RCD Espanyol

Museotik Palkora: RCD Espanyol

Athletic Club Museoak talde katalanak klubari urrezko ezteiengatik oparitutako eskultura bat erakutsiko du agintarien palkoan

1902an lehen aldiz elkar ikusi zutenetik, Athletic Clubek eta RDC Espanyolek elkarren aurka jokatu dute, norgehiagoka ofizialak eta lagunartekoak batuz, 200 partida baino gehiagotan.

Topaketa asko izan direnez, askok historikotzat jotzen dute. Neurketa adierazgarri batzuk aipatzearren, 1902an jokatutako  gure historiako lehen partida ofiziala,  Bilbon jokatutako LaLigako lehena 1929an, edo 2014an egungo San Mamesen txapelketa berean izandako lehen porrota.

Museoaren bildumaren xedea, agintarien palkoan aurkeztua, ez dagokio, hala ere, partida zehatz bati, Espanyolek Athletici 1948ko ekainaren 13an emandako opari bati baizik, klubaren urrezko ezteiak direla eta.

Egun horretan, Real Madril, Fc Bartzelona eta Athletic Cluben arteko “historikoen torneoa” deritzonaren azken eguneko atsedenaldian, Athleticek hainbat erakunde eta kluben opariak eta errekonozimenduak jaso zituen, bere berrogeita hamargarren urteurrena zela eta. Espanyolek emandakoa da gaur egun palkoan ikus daitekeena: 1456tik Kataluniako patroi ofiziala den Sant Jordi irudikatzen duen eskultura bat, herensugea lantzaz zauritzen.