Partida berezia Iraizozentzat
Athletic Club eta RCD Espanyol bere talde ohien arteko norgehiagoka dela eta, lehoi gisa eta kamiseta zurigorriarekin izan zituen oroitzapenak errepasatu ditugu
Gorka Iraizozek hamar denboralditan (392 partida) defendatu zuen Athletic Cluben atea, aurretik bi denboralditan (2005-06 eta 2006-07) RCD Espanyolekin jokatu ondoren.
Hurrengo bideoan, eta bi taldeek San Mamesen LaLiga Santanderreko 11. jardunaldian elkar ikusiko dutela aprobetxatuz, zurigorri atezain ohiak lehoien ateaz duen iritzia erakusten digu, eta atzera begiratzen du Athleticen elastikoarekin izan zituen sentsazioak gogoratzeko.