undefined

Bazkidearen arretarako bulegoa San Mamesera lekualdatuko da

Bazkidearen arretarako bulegoa San Mamesera lekualdatuko da

Datorren astelehenaz geroztik, azaroaren 4tik, Bazkideentzako Arreta Bulegoa San Mamesen egongo da, 20. atearen ondoan

San Mamesen zerbitzu gunea egokitu ondoren, Athleticeko Bazkidearen Arretarako Bulegoak Ibaigane utziko du zelai zuri-gorrian egoteko.

Arreta-ordutegia orain arte Ibaiganen eskaintzen zen bera izango da:

Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik 18:30era.

Ostiraletan: 8:00etatik 18:00etara.

Era berean, 94 406 1898 telefono-zenbakia eta whatsapp bidezko arreta (bazkideentzat bakarrik) 688 88 33 zenbakian mantenduko dira.