undefined

Dena prest Letrak eta Futbola X. ediziorako

Dena prest Letrak eta Futbola X. ediziorako

Jaialdiko literatura eta futbol topaketak San Mamesen izango dira, hilaren 11tik 15era

Jorge Valdano Argentinako jokalari ohiaren eta Benjamin Prado idazlearen arteko solasaldiak, Miguel Aguilar editoreak zuzenduta, Letrak eta Futbola X. edizioa inauguratuko du datorren astelehenean. Azaroaren 11tik 15era, astelehenetik ostiralera, San Mameseko erdiko eraztunaren Ekialdeko Aretoan egingo diren literatura eta futbolari buruzko bost topaketetako lehena izango da. Sarbidea 14. atetik izango da, eta sarrera librea da lekua bete arte. Gainera, bertaratzen direnek garagardo bat doan hartu ahal izango dute San Migelen kortesia dela eta.

Asteartean, Jose Roberto Torero, Juan Pablo Villalobos eta Miqui Otero izango dira solaskideak. Asteazkenean, euskaraz eztabaidatuko dute Aritz Gorrotxategik, Martin Etxeberriak eta Jon Kortazarrek. Osteguneko saioan, Kike Martin, Carlos Ranedo, Laura Mintegi, Santiago Segurola eta Jon Rivasek Athletic literaturan gaiari buruz hitz egingo dute. Amaierarako, Ferran Soriano eta Lu Martinen txanda izango da. Informazio gehiago Letrak eta Futbolaren X. edizioaren programari buruz, hemen.

Athletic Irakurketa Klubak
Letrak eta Futbola jaialdiaren X. edizioaren baitan, Athletic Club Fundazioak, Foru Liburutegian, arratsaldeko 17:00etan, lau jardunaldi berezi antolatuko ditu Athletic Irakurketa Kluberako.
Athletic Club Fundazioak antolatzen ditu Letrak eta Futbola topaketak eta Bizkaiko Foru Aldundia, San Miguel eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena den Irakurketaren eta Liburuaren Behatokia dira babesleak. Melià Hotelak eta BCD Travelek ere laguntzen dute. Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie babesleei, emandako laguntza baliotsuagatik.