undefined

Gure harrobiaren emaitzak

Gure harrobiaren emaitzak

Athletic Clubeko oinarrizko futbola osatzen duten taldeek azken hiru egunetan jokatutako partiden errepasoa

Athletic Clubek merezimenduzko berdinketa lortu zuen Villarreal CF taldearen aurka La Ceramica estadioan eta Emakumezkoen Athleticek ezin izan zuen punturik ekarri Tenerifetik Iberdrola Lehen Mailan. Gure lehen bi taldeak alde batera utzita, hauek izan dira gainerako taldeen emaitzak.

Bilbao Athleticek berriro irabazi zuen Lezamako instalazioetan eta Bigarren B Mailako II. multzoko lider bakarra da, UD Logroñesi 3-1 irabazita, Ewan Urain, Morcillo eta Sanceten golei esker. Bestalde, CD Basconiak ezin izan zuen punturik lortu Artundugan Sestao River Cluben aurka (2-3), Xabi eta Unai Naveira anaiek golak egin arren Hirugarren Mailako IV. multzoko 12. jardunaldian.

Gazte Mailako A taldeak 2-3 galdu zuen etxean Numantziaren aurka; Esteban eta Iñigo Lopezen golek ez zuten Ligako bigarren porrota eragotzi Ohorezko Mailan. Gazte Mailako B taldeak 0-1 irabazi zion CD Vasconiari Donostian Nazio Ligako 9. jardunaldian, Koldo Ferrerrek egindako gol bakarrari esker.

Kadete A taldeak 4-0 irabazi zion CD Olarizuri eta puntu guztiak eskuratuta jarraitzen du Euskal Ligako lidergoan; Ibon Sanchez, Txaber, Bittor eta Lander izan ziren golegileak. Kadete B taldeak ere 2-0 irabazi zion Club Portugaleteri Ohorezko Mailako 5. jardunaldian, Aimar Bikandik bi golak sartu ondoren.

Ogizaren golari esker, Emakumezkoen Athletic Club B taldeak bana berdindu zuen Ibaian Deportivo Alavesen aurka Ipar Iberdrola Erronkaren 8. jardunaldian. C taldeak 3-1 irabazi zuen Peña Athletic Santurtzi CF taldearen aurka, Mara, Naia San Emeterio eta Noaren golekin. Azkenik, Emakumezkoen Kadete taldeak ligako partidu bikoitza jokatu zuen eta sei puntuak etenik gabe eskuratu zituen, Bilbao Artizarrak FK taldeari, 0-5; eta AD Berriotxoari, 11-0 irabazita.