undefined

Ebakuntzak Jone Ibañezi eta Ainhoa Tirapuri

Ebakuntzak Jone Ibañezi eta Ainhoa Tirapuri

Jokalari zuri-gorriek ebakuntza gelatik pasatu beharko dute datozen egunetan euren lesioak osatzeko

Ainhoa Tirapu eta Jone Ibañez Athleticeko jokalariek ebakuntza-gelatik pasatu beharko dute hurrengo egunetan. Joan den urriaren 19an, Ibañezek belauneko lesioa izan zuen Real Betisen aurkako partidan, Lezaman. Klubeko zerbitzu medikoek luxazioa diagnostikatu zioten ezker errotulan, eta erdilariari ebakuntza egin beharko diote azaroaren amaieran.

Bestalde, joan den asteburuan Ainhoa Tirapu atezainak haustura izan zuen ezker eskuko bosgarren hatzaren falangean. Lesioa UD Granadillaren aurkako partidaren bezperan gertatu zen, Javier Perez de Tenerife Kirol Hirian. Ainhoari Bilboko Andra Maria Zuriaren klinikan egingo diote ebakuntza, ostegunean, azaroaren 7an.