undefined

San Mames Jatetxearen inaugurazioa

San Mames Jatetxearen inaugurazioa

Estadio barruan dagoen eta Fernando Canales sukaldariburuak zuzendutako San Mames Jatetxea ireki da

San Mames Jatetxe berria, estadio zuri-gorriaren barruan dago eta gaur goizean ireki dute ofizialki. Bertan izan da Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentea Fernando Canales sukaldariarekin batera, jatetxearen zuzendari gastronomikoa. Michelin izar bat eta bi Repsol eguzki lortzeaz gain El Atelier de Etxanobe jatetxearekin, Canales-ek 30 urte baino gehiago daramatza sukaldeetan lan egiten, eta jardunbide bikaina izan du bai sukaldeko sormenari bai proiektu gastronomikoen kudeaketari dagokionez. “San Mames munduko estadiorik gastronomikoena da”, adierazi du sukaldariak.

Proiektu berriak Sodexo Sports & Leisure marka dauka. Nazioartean ezaguna da kalitatezko sukaldaritza eskaintzen duelako hainbat kirol-gune eta ekitalditan, eta Eiffel dorrearen, Museo del Prado-ren, edo Londreseko The National Gallery-ren jatetxeak modu bikainean kudeatu dituelako. “Athletic Club taldearekin daukagun lankidetza sendotzearekin oso harro gaude. Proiektu honek aukera berria eskaintzen digu sukaldaritzako esperientzia paregabeak aparteko tokietan antolatzeko ahalmen sendoa erakusteko”, adierazi du Franck Chanevas-ek, Sodexo Sports & Leisure-ko CEO-ak.

Bultzada berri honi esker, Athletic Club taldeak estadioko negozioen sustapena sendotu ahal izango du. Gainera, San Mamesek ikuspegi gastronomiko paregabea duen eta munduan erreferentziatzat hartuko den kirol-gunea bihurtzeko aukera izango du, eta estadioa “Bizkaiko Gune Gastronomikoa” bilakatuko da futbolaren mundu desberdin baina nabarmenaren eskutik.
Jatetxea irekita egongo da egunero bazkalorduan, astelehenean izan ezik. Ostegun, ostiral, eta larunbat gauean afariak ere prestatuko dira.
Dagoeneko erreserba daiteke jatetxearen webgunearen bidez, www.sanmamesjatetxea.com, edo 94 439 51 38 telefono-zenbakiaren bitartez.

Non dago?

SAN MAMES
Rafael Moreno Pitxitxi kalea, z.g. Bilbo

Ordutegia:

Asteartetik igandera, 13:00–15:30
Osteguna, ostirala eta larunbata, 20:00 – 22:30
Astelehenetan itxita

Erreserbak: 94 439 51 38

Informazio gehiago:
Webgunea: www.sanmamesjatetxea.com
Twitter: @sanmamesjatetxe
Instagram: @sanmamesjatetxea
Facebook: @sanmamesjatetxea

San Mames Jatetxea. Jatetxea eta taberna

Sukaldariburuak Bizkaiko sukaldaritzan oinarritutako proposamena eskainiko du, eta bertako produktua nagusi izango da. Izan ere, lurraldea eta produktua proposamen berriaren bi oinarriak izango dira zelai zuri-gorrian kokatutako jatetxean.

San Mames Jatetxearen kartak bertako nortasuna duten plater nabarmenak bilduko ditu. ‘Partekatzeko’ atalean nagusituko dira antxoak txingarretan, sukaldariak La Despensa de Etxanobe jatetxean sendotutako teknikaren bidez eginda; txistorrako kroketak; edo Euskaltxerriko patea, berez Euskadiko arraza batekoa den txerriarekin egiten dena. ‘Lehenengo platerak’ atalean, Ajoblanco platera nabarmenekoa da. Orain dela 20 urte baino gehiago platera egiten hasi zuen, eta orain San Mameseko kartan sartuko da. Horrez gain, txipiroizko kaneloiak eta zapo-zopa izango dira nagusi. ‘Bigarren platerak’ atalean, bakailaoa txingarretan eta pil-pilean, edo legatza frijitua ‘Fernandoren erara’ ez dute huts egingo. Azkenburukoen artean, gazta-tarta edo marakuia-gratina nabarmenduko dira.

Jatetxeak eskainiko dituen berritasunen artean showcooking gunea daukagu. Horretan, hilabetero sukaldaritza-ikastaroak antolatuko dira ‘Euskal sukaldaritzako platerak egiten ikasteko’. Lau ordutako ikastaroa eta afaria elkarrekin joango dira, 55€-ren truke, eta dagoeneko jatetxearen webgunearen bidez izena emateko bi data dauzkagu: azaroaren 21a eta abenduaren 12a.

Sukaldaritza ikastaroak hilabetero

Jatetxeak eskainiko dituen berritasunen artean showcooking gunea daukagu. Horretan, hilabetero sukaldaritza-ikastaroak antolatuko dira ‘Euskal sukaldaritzako platerak egiten ikasteko’. Lau ordutako ikastaroa eta afaria elkarrekin joango dira, 55€-ren truke, eta dagoeneko jatetxearen webgunearen bidez izena emateko bi data dauzkagu: azaroaren 21a eta abenduaren 12a.
Azaroaren 21ean antolatuko den ikastaroak ‘Lagunentzat janaria prestatu’ izena izango du, eta izena ematen dutenek ikasiko dituzten errezetak honako hauek dira: guacamole eta lupia cevichea, zigalaz betetako legatza, eta txokolate zurizko eta kardamomozko moussea.

Abenduaren 12ko ikastaroa, ordea, ‘Gabonetako sukaldaritza’ gaiari buruz izango da, eta platerak honako hauek izango dira: trufadun oilo-terrina, karduak eta zapoa izkiratzar saltsan, eta turroizko flana.

Ikastaro guztietan ardo-ezkontza ere eskainiko da, jatetxeko sommelierrak antolatutakoa.

Athletic-eko sukaldari-taldea, 11 Michelin izar

Gainera, San Mamés VIP Area guneko zerbitzua partidua ospatzen den egunetan eskainiko da Michelin izarrak dituzten Bizkaiko sukaldarien eskutik. Taldearen barruan 7 sukaldariburu daude, Fernando Canales barne, guztien artean 11 Michelin izarrekin.

Aparteko talde honetako sukaldariak honako hauek dira: Eneko Atxa (Azurmendi, ***), Josean Alija (Nerua, *), Daniel García (Zortziko, *), Ander Unda (Boroa,*), Sergio Zarate (Zarate,*), Zuriñe García (Andra Mari,*).

Oso proiektu berezia da, eta horren bidez Athletic Club taldeak ere bere harri-koskorra ekarri nahi du, Bizkaiko sukaldaritza ezaguna egiteko futbolaren mundu desberdinaz baliatuz. Aldi berean, San Mamés sustatuko du, eta kalitatezko eskaintza gastronomikoa duen eta nazioarteko erreferentzia izango den kirol-instalazio bihurtuko du.