undefined

Zortzi faltan eta Nekane taldearekin

Zortzi faltan eta Nekane taldearekin

Emakumezkoen asteko lehen saioan, min hartutako hiru jokalariez gain, nazioarteko bost zuri-gorri ere falta izan dira. Nekanek taldearekin osatu du lan-saio osoa

Emakumezkoen lehen taldeak entrenamenduen aste laburra hasi du Lezaman. Bi eguneko atsedenaldiaren ostean, Angel Villacamparen jokalariak 4. zelaian aritu dira berriz ere, zenbait izenen faltarekin. Zuri-gorrien bost jokalari Espainiako selekzioarekin ari dira egunotan. Lucia Garcia, absolutuarekin, azaroaren 12an (asteartea) Poloniaren aurka jokatuko duten 2021eko Eurokoparako sailkatze partida prestatzen ari da. Beste hiru zuri-gorri Promesas Espainiako selekzioaren lehen kontzentrazioan daude. Maite Oroz, Damaris Egurrola eta Ane Azkona dira, eta hiru egunez entrenatuko dute Las Rozaseko RFEF-ren kirol hirian. Oihane Hernandez, 20 urtez azpiko nazioartekoa, datorren urtean Nigerian jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko prestatzen ari da.

Ainhoa Tirapuk, Jone Ibañezek eta Erika Vazquezek min hartuta jarraitzen dute. Atezainari ebakuntza egingo diote ezker hatz txikia sendatzeko. Galdakaoko erdilaria hilaren amaieran pasako da ebakuntza gelatik, errotularen luxazio bat sendatzeko. Azkenik, Erikak ezker oina sendatzeko bidean jarraitzen du, taldetik at. Aurrelariak min hartu zuen ligako hirugarren jardunaldian eta ezin izan du azken bost partidetan parte hartu.

Albiste ona ere izan da Lezaman: Nekane taldearekin aritu da lehen aldiz eta lan-saioko ariketa guztiak osatu ditu. Aurrelariak asteburu honetako geldialdia aprobetxatu ahal izango du ezker hankako iskiosural giharretan dituen arazoez %100ean sendatzeko.