undefined

2019/20 Athletic Clubeko poster ofiziala

2019/20 Athletic Clubeko poster ofiziala

Bilboko Metroa aukeratu da horretarako, eta gizonezkoen eta emakumezkoen posterrak egiteaz gain, berritasuna izango da Genuinekoa

Denboraldia duela hilabete batzuetatik abian dela, Athletic Clubek 2019-2020 ikasturteko poster ofizialak aurkeztu ditu. Oraingo honetarako aukeratu duten arrazoia datorren urtean 25 urte beteko dituen Bilboko Metroa izan da. Gorria, San Mameseko partida egunetan Athleticen jarraitzaile mordoarekin metroa bihurtzen den koloreari egindako keinua da.

Hiru dira argitara ateratzen diren posterrak: gizonezkoen lehen taldearena, emakumezkoen lehen taldearena eta Genuine AC Fundazioarena. Posterrak Kutxabanken bulegoetan (klubaren babesle nagusia) egongo dira eskuragarri, astelehenetik (hilaren 11) aurrera. Genuine AC Fundazioko talderenak BBK Aretoan egongo dira eskuragarri astelehenetik aurrera. Bestalde, Euskaltelek, emakumezkoen taldearen babesleak, asteazkenetik aurrera (hilaren 13tik) izango ditu salgai, ohiko saltokietan.