undefined

Badator Gabonetako Campusa

Badator Gabonetako Campusa

Athletic Club Fundazioak Gabonetako Campusaren edizio berri bat jarri du martxan, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta

Gabonetako campusa Lezamako kirol instalazioetan burutuko da bi txandatan. Lehenengoa 2019ko abenduaren 23, 26, 27 eta 28an izango da. Bigarrena abenduaren 30ean hasiko da eta urtarrilaren 2, 3 eta 4ean jarraituko du. Ordutegiak 9:00etatik 18:00etara izango dira lanegunetan, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Plazak mugatuak dira eta izena emateko hemen egin daiteke.

Publiko ororentzat prezioa 180 eurokoa da. Bestetik, bi txandak batera kontratatuz gero, prezioa 350 eurokoa da. Athletic Clubeko bazkideentzat eta Athletic Fundazioaren Club Athletic txartela dutenentzat %5eko beherapena aplikatzen da.

Gabonetako campusean egingo diren jarduerak ondo pasatzeko eta formatzeko pentsatuta daude. Athletic Clubeko jokalariekin topaketak egingo dira, Athletic Club Museora eta San Mamesera irteera, BECeko Gabonetako Haur parkera visita, Athleticeko arropa pack bat… Informazio gehiago hemen