undefined

Vanesa Gimbert: “Arraroa egin zitzaidan partida etxetik bizitzea”

Vanesa Gimbert: “Arraroa egin zitzaidan partida etxetik bizitzea”

Giharretako arazo batzuek Granadillan jokatzea galarazi zioten zuri-gorriari, 88 partidako bolada apurtuz.

Vanesa Gimbertek denboraldiko lehen partida galdu zuen joan den jardunaldian (Primera Iberdrolako 8.a) UD Granadillaren aurka. Zentralak aspalditik ditu arazoak iskiotibialean eta ezin izan zuen Kanarietako lurretara bidaiatu. Horrela, 88 partidu jarraian jokatzearen bolada amaitu zen. Gimbertek aitortu du faltan bota zuela asteburuan taldearekin egotea: “Arraroa egiten da zure taldearen partida etxetik bizitzea. Gogorra da, eta gainera, ez zuten telebistaz eman. Whatsapp talde bat egin genuen partidua jarraitzeko. Arraroa izan zen, eta zerbait agonikoa “.

Bergarakoaren zenbakiak ikusgarriak dira. Azken denboraldietan ia dena jokatu du. 2013an klubera iritsi zenetik, Vanesa finkoa izan da hasierako hamaikakoetan. Heldu zen urtean partida guztiak jokatu zituen; hurrengo bi denboraldietan bi partidu bakarrik galdu zituen txartelen ondorioz. 2016/2017 denboraldian 26 partidutan parte hartu zuen, minutu gutxien jokatu duen denboraldia. Hurrengo bi ikasturteetan, 2017-2018 eta 2018-2019, ligako minutu guztiak jokatu zituen. Aurten, Villacamparen etorrerarekin minutu guztiak jokatutakoa zen, lehen jardunaldian izan ezik, bigarren zatian Levanteren aurka ordezkatua izen zelako.

Athleticeko jokalari moduan 200 partidura heltzeko lau partiduren faltan, atzelariak 40 urte beteko ditu apirilean, eta bere burua ahalik eta gehien zaintzen saiatzen dela aitortu du, elitean maila ematen jarraitu ahal izateko. “Egia da izaten ditudan molestiengatik ez ditudala ariketa batzuk egiten. Fisioterapeutatik pasatzen naiz egunero, eta entrenamendu bakoitzera ahalik eta ondoen iristen saiatzen naiz, igandean topera egoteko “.