undefined

Goi mailako partida Reto Iberdrola ligan

Goi mailako partida Reto Iberdrola ligan

Iraia Iturregik, emakumezkoen bigarren taldeko entrenatzaileak, FC Barcelona “B” bigarren sailkatuaren aurka jokatuko duten partida aztertu du

Larunbat honetan, azaroaren 9an, 16:30etik aurrera, Lezamak bi futbol harrobi onenen arteko goi mailako partida hartuko du. Athletic Clubek Bartzelona Bren aurka jokatuko du Reto Iberdrola Norteren 9. jardunaldian. Bi taldeen artean puntu bakarra baino ez dago sailkapenean: Kataluniako taldea bigarren da ligan, 16 punturekin; talde zuri-gorria, berriz, zazpigarren da 15 punturekin. Sailkapena estu-estu dago: 6 puntuko aldea dago lehen sailkatuaren eta bederatzigarren sailkatuaren artean. Athleticek irabaziz gero, bigarren postua kenduko lieke kataluniarrei. Iraia Iturregiren jokalariek ez dute porrotik ezagutu joan den urrian eta asteburu honetan Bartzelona bezalako aurkari handi bati irabaztea espero dute.

Loiuko entrenatzaileak bigarren taldeko fitxa duten jokalariak erabilgarri izango ditu, izan ere, lehen taldeak atseden hartuko du asteburu honetan, nazioarteko konpromisoengatik: “Aste osoan zehar urduritasun puntu hori nabaritu dugu, eta gogo handiarekin ikusten zaie, Barça bezalako aurkari baten aurka jokatzea oso motibagarria delako edonorentzat. Gure helburua lehen talderako jokalariak prestatzea da. Silkapeneko goiko postuetan egon baino, norbanakoaren garapena bilatzen dugu. Hala ere, bi gauzak eskutik joan daitezkeela uste dut, eta, izatez, helburua betetzen ari garela uste dut, oso ondo lehiatzen ari garelako”.