
Lehen taldea |
Iñigo Martínez, Espainiako selekzioaren zerrendan
Iñigo Martínez, Espainiako selekzioaren zerrendan
Athletic Clubeko atzelaria Euro 2020ko sailkapenera begira Malta eta Rumaniaren aurka jokatuko dituzten partidetarako hautatu dute
Iñigo Martinez Espainiako selekzioarekin aritzeko deitu dute, 2020an jokatuko den Eurokopako sailkapenera begira Malta eta Rumaniaren aurka jokatuko dituzten partidetarako.
Hamar aldiz deitu dute Athletic Clubeko jokalaria nazioarteko hitzorduak jokatzeko. Robert Moreno entrenatzaileak 23 jokalari deitu dute guztira Eurokopako sailkapen faseko 9. eta 10. jardunaldiak jokatzeko.
Norgehiagokak egun hauetan jokatu dira: azaroaren 15ean, ostirala, Maltaren aurka (Cadizen) eta azaroaren 18an, astelehena, Rumaniaren aurka (Madrilen).