undefined

Museotik palkora: Levante UD

Museotik palkora: Levante UD

Palko zuri-gorrian San Mames zaharrean jokatutako azken partida ofizialeko banderatxoa, kamiseta eta besokoa jarri dituzte ikusgai; bi kluben bigarren taldeek jokatu zuten partida hura

Levanteren aurkako partida esanguratsu batez galdetzen badiogu parrokia zuri-gorriari, gehienek bat egingo dute 2006-2007 denboraldiko liga amaieran jokatutako norgehiagoka aipatzean, non Athleticek mailari eutsi egin behar izan zion berebiziko garrantzia eduki zuten 90 minututan.

Baliteke Athleticek Katedralean jokatu zuen azken partida ofiziala ere aipatzea, 2013ko maiatzaren 26an 2012-2013 denboraldia itxi zuena, San Mamesen.

Baina inor gutxik gogoratuko du astebete geroago, 2013ko ekainaren 2an, bi taldeek, kasu honetan Bilbao Athleticek eta Levante B-k, lehiaketa ofiziala agurtu zutela San Mames zaharrean, Bigarren Mailara igotzeko play offeko partida batean. Bi goleko berdinketarekin bukatu zen partida hura.

Igande honetan, Levanteren aurka, kanporaketa horretako banderatxoa eta Moyanok, Levanteren bigarren taldeko kapitainak, San Mamesen jokatu zuen azken partida ofizialean erabili zuen elastikoa eta besokoa aurkeztuko dituzte palkoan.