undefined

“Bolada onarekin jarraitzea oso urrats garrantzitsua litzateke”

“Bolada onarekin jarraitzea oso urrats garrantzitsua litzateke”

Gaizka Garitanok azken bi jardunaldietako emaitza onei jarraipena ematea espero du

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du gaur San Mamesen jokatuko den Ligako 13. jardunaldiko Levanteren aurkako partidaren atarian.

Garitanok garrantzi handia eman dio azken bi jardunaldietan Espanyolen eta Vilarrealen aurka lortutako emaitza positiboei jarraipena emateari: “Partida ona egitea espero dugu, eta aurreko bi partidetako puntuak onak egitea, sailkapenean gorantz egitea suposatuko lukeelako”. Gainera, aitortu duenez, “Geldialdi bat dagoenean beti komeni da irabaztea, nahiz eta ez dudan hainbeste pentsatzen geldialdian, hirugarren jardunaldiz jarraian emaitza on bat lortzeko bolada jarraitzean baizik”.

Levanteri dagokionez, bere sasoi ona eta erasoko indarra azpimarratu ditu entrenatzaileak, “Bartzelonari hamar minututan hiru gol egin zizkiotelako. Kalitatea, abiadura eta erasorako gaitasuna dute, eta horrek erne egotera derrigortzen zaitu. Guk etxean jokatutako azken partidan bezala aurkariari min egiten saiatu behar gara, beraiek ere sortuko bait dute arriskua”.

Bestalde, entrenatzaile zurigorria oso kritiko agertu da Athleticek igandean, 14: 00etan, bosgarren jardunaldia jarraian jokatzeko erabakiarekin. “Nahasi egiten duen ordutegia da, baina niri gehiago axola zait jendea. Zaleentzat ordutegi txarrena da. Jendearen eta Athleticen interesen kontra doa, eta kalte handia egiten digu. Bost jardunaldi jarraian jokatu behar izatea ordu horretan ez du ez hankarik ez bururik”.