undefined

Ainhoa Tirapuk lehendabiziz ebakuntza-gelan

Ainhoa Tirapuk lehendabiziz ebakuntza-gelan

Atezain beteranoari lehen aldiz ebakuntza egin zioten ezkerreko hatz txikia hautsita zuela, eta lehenbailehen sendatzea baino ez du buruan

Ainhoa Tirapuk txantxetan esan du orain jokalari bihurtuko dela. Athleticeko atezaina ebakuntza osteko prozesuan murgilduta dago, joan den ostegunean egin baitzioten ebakuntza, Birjina Zuriaren klinikan. Aurreko jardunaldian, Granadillan, Kanarietako taldearen aurkako partidaren bezperan, nafarrak ezker eskuko hatz txikia hautsi zuen. Zorigaiztoko jokaldi batek ebakuntza gelatik pasatzera behartu dio eta aste batzuk itxaron beharko ditu baloiarekin kontaktuan berriro sartzeko.

Kapitainak aitortzen du ez dela gustu oneko platera horrelako egoera batetik pasatzea. “Nire kirol ibilbidean zehar ez nuen behin ere ebakuntza-gelatik pasatu behar izan, eta orain beteranoa naizela egokitu zait. Niretzat beste esperientzia bat da, eta ahalik eta modu onenean eraman behar dut, lehenbailehen osatuta egoteko eta taldeari lagundu ahal izateko”. Ainhoak lesioa sendatzeko sentipenak azaldu ditu hurrengo bideoan.