undefined

Gure harrobiaren emaitzak

Gure harrobiaren emaitzak

Athletic Clubeko harrobiak maila guztietako liga partidekin asteburu bizi batez gozatu du berriro ere

Liga Santanderren nazioarteko geldialdia baino lehen, Athletic Clubek garaipen handia lortu zuen Levante UD-ren markagailuari buelta emanez Europara sailkatzeko postuan kokatzeko, eta Emakumezkoen Athletic Clubek atseden hartu behar izan zuen asteburuan Iberdrola Lehen Mailan partidarik ez zegoelako. Gure lehen bi taldeak alde batera utzita, hauek dira gainerako emaitzak.

Bilbao Athleticek galdu gabe zortzi jardunaldiko boladari amaiera jarri zion 2-0 galduta Burgosen, partiduaren ordu erdia bete aurretik Imanolek ikusitako txartel gorriak baldintzatutako partida batean; porrota izan arren, Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak Bigarren B Mailako II. multzoko lidergoan jarraitzen du. CD Basconia galtzen hasi zen Santurtzin, baina San Jorgetik puntu bat erreskatatzea lortu zuen Xabi Naveiraren golari esker. Beraz, jokalari honek 13. jardunaldiko banakoa ziurtatu zuen Hirugarren Mailako IV. multzoan

Iñigo Lopezek eta Nico Williamsek sartutako golei esker, Gazteak A taldeak 1-2 irabazi zion Danok Bat Klubari Ohorezko Mailako 10. Jardunaldian, eta lidergoan segitzen du. Bestalde, Gazteak B taldeak 2-1 irabazi zion Lezaman Tolosa CF taldeari, Aimar Duñabeitiaren eta Iker Varelaren golei esker Nazio Ligako 10. jardunaldian.

Gure Kadete mailako taldeek bi emaitza oso desberdin lortu zituzten: Kadete A taldeak Euskal Ligako lehen partida galdu zuen Alavesen aurka 4-2ko emaitzaz, Ieltxuk eta Kermanek golak sartu arren; B taldeak, ordea, 1-7ko gol-kopuru handiaz irabazi zuen Astrabuduan Ohorezko Mailan, Aimar Vicandi eta Beñaten bina gol eta Aingeru, Alboniga eta Asier Hierroren golei esker.

Ane Azkonaren bi golekin eta Paula Aranaren golarekin, Emakumezkoen Athletic Club B taldeak merezimendu handiko garaipena lortu zuen FC Bartzelona B-ren aurrean 3-1 irabazita Ipar Iberdrola Erronkaren 9. jardunaldian. Emakumezkoen Athletic Club C taldeak atseden hartu zuen Lurralde Mailako ligan geldialdia egin zelako. Azkenik, Emakumezkoen Athletic Club Kadeteak 0-11 irabazi zuen Getxon Bizkerre FT taldearen aurka.