

Bi liga, kopa bat eta superkopa bat irabazi zituzten urte bikainak berpiztu dituen anaitasunezko bazkari baten ondoren, heroi zuri-gorri haietako hamaika jokalari ohi Foru Liburutegiko Irakurketa Klubean elkartu dira Alfonso del Riok idatzitako liburuaz hitz egiteko. Eleberria, “Euriaren hiria” izenekoa, neurri batean 80ko hamarkadaren hasierako Bilbon girotuta dago, zehazki 1983an, orduko uholde ikaragarriak Athletic Club mitiko batekin elkartu zirenean. Azken batean, aukera ezin hobea zen Fundazioak irakurketaren Athletic Club bat antolatzeko, talde gogoangarri haren kondairekin.
Carlos Melendez, Santi Urkiaga, Iñigo “Rocky” Liceranzu, Andoni Goikoetxea, Txato Nuñez, Miguel De Andres, Ismael Urtubi, Miguel Sola, Patxi Salinas, Juanjo Elgezabal eta Patxi Bolaños izan dira ekitaldian. Juanjo Baños kazetariak moderatu du solasaldia eta Alfonso del Rio eleberriaren egilea izan du alboan. Oroitarrian, gabarraz gain, oso gogoan dagoen partidu bat, liburuan eta solasaldian, Lech Poznanen aurkako Europako kanporaketa, Andoni Goikoetxearen hitzetan, “Jokatu genuen partidurik onena”.
Santos taldeko bat, Atlas taldeko bat eta Barça taldeko beste bat
Bestalde, Jose Roberto Torero, Juan Pablo Villalobos eta Miqui Otero idazleek Katedralean hitz egin zuten Letren eta Futbolaren bigarren egunean. Futbola kultura ezberdinetatik etorritako pertsonak batzen dituen hizkuntza den ziurtasunarekin, hiru gonbidatuek idazle gisa izandako esperientzia ezberdinen inguruan hitz egin zuten alde batetik, eta zale moduan bestetik.
Jose Roberto Torero brasildarrak azaldu duenez, bere haurtzaroan ikusitako lehen partidak baldintzatu zuen jarraitzaile gisa izandako bizitza. Pelek Santosekin jokatu zuen azken partida izan zen eta baita bere aita negarrez ikusi zuen lehen aldia ere atsedenaldia baino pixka bat lehenago munduko jokalaririk onena ordezkatu zutenean. Villalobos mexikarrak Guadalajarako Atlaseko zale izaera definitu zuen hitz hauekin: “Atlasekoa naiz, irabazi arren”, eta horrek argi erakusten du zaletu baten eta bere taldearen arteko loturak porrotetan garaipenetan baino indar handiagoa duela. Bestalde, Miqui Oterok, Barçaren zaleak, elkarrizketa moderatu zuen eta beste pasadizo askoren artean, Alcides Edgardo Ghiggia uruguaiarrak, Uruguaik Brasilen aurka irabazi zuen 1950eko Munduko Txapelketan esandako esaldia ekarri zuen gogora: “Hiru pertsonak bakarrik isildu dute Maracana: aita Santuak, Sinatrak eta nik”.



Javier Perez-Agote zuzendari ohia hil da
Kluba
Athletic Clubek atsekabe handiz jakinarazi nahi dizue Javier Perez-Agote pasa den abenduaren 8an hil egin…


“Haur bat ere ez dadila jostailurik gabe geratu”
Fundazioa
Klubak eta Fundazioak bat egin dute Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin eta urtarrilaren 5eko Athletic-Barça partidarako 5.000 sarrera emango dituzte


Match Day VIP Experience, oparirik onena
Kluba
San Mamesen esperientziarik esklusiboena bizitzeko pack-a prest dago


Athletic Clubek bere profil ofiziala abiatu du Weibon
Kluba
Ia 500 milioi erabiltzaile aktibo dituen Txinako sare sozialean egongo da Kluba gaurtik aurrera


Harrobiaz beteriko hamarkada
Kluba
CIES Futbol Behatokiaren txosten baten arabera, 2010etik 5 liga handiak aintzat hartuz, Athletic lehen postuan da harrobiko jokalariek jokatzen dituzten minutuei dagokienez


Eraginkortasun energetikoaren saria
Fundazioa
Athletic Clubek A3e Aparteko Saria jaso du Eraginkortasun Energetikoaren VII. Edizioan


Mantal oso bereziak
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak kamiseta zuri-gorriekin egindako mila mantal emango ditu Gurutzetako, Basurtuko eta IMQko neska-mutilentzat


Euskararen Nazioarteko Eguna
Kluba
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da munduko toki askotan, Euskal Herrian hitz egiten den euskal hizkuntzaren omenez


Migraziorako Euskal Itun Sozialarekiko atxikimendua
Kluba
Athletic Clubek migraziorako Itun Sozialaren aurkezpenean parte hartu du Lehendakaritzaren egoitzan


Museotik palkora: Granada CF
Kluba
AC Museoak Granada CF taldeak San Mamesera egindako lehen eta azken bisitaren oroitzapenak erakutsiko ditu palkoan