undefined

“Etxetik kanpo aurrera pauso bat eman behar dugu”

“Etxetik kanpo aurrera pauso bat eman behar dugu”

Yuri Berchichek taldea bloke sendo gisa agertzearen beharra azpimarratu du Sadarrera egingo duten hurrengo bisitan

Yuri Berchichek agerraldia egin du gaur hedabideen aurrean. LaLigan etenaldia egingo duten aste honetan, Zumaiako atzelariak taldeak azken partidetan izan duen joera baloratu du. Jokatutako azken 9 puntuetatik 7 lortuta, etenaldira horrela joatea “lasaitasuna” sorrarazten diela nabarmendu du Berchichek: “Garrantzitsua da 20 punturekin eta azken partidako sentsazioekin etenaldira joatea, onak izan baitziren”.

Taldearen egoeraz galdetuta, azken partida eredu gisa hartuta “jarraitu beharreko ildoa zein den” ikusi dutela azpimarratu du: “Jokatu ditugun azken hiru partidak oso serioak izan dira”. Jokalari zuri-gorriarentzat,”etxetik kanpo aurrera pauso bat eman behar dugu, nahiz eta Vila-realen aurka partida ona egin genuen”.

Hurrengo jardunaldian Osasunaren aurka Sadarren jokatuko duten partidari dagokionez, Berchichek iragarri du “bloke sendoa izaten jarraitzeko eta hiru puntuak etxera ekartzeko asmoarekin” joango direla, “sailkapenaren goikaldean mantentzeko denboraldi osoan erregularrak izan beharko dugulako”.