undefined

Letrak eta Futbola jaialdia aurrera doa

Letrak eta Futbola jaialdia aurrera doa

Euskara ere izango dugu protagonista Letrak eta Futbola ekimenean, Aritz Gorrotxategi, Martin Etxebarria eta Jon Kortazarrekin

Letrak eta Futbola jaialdiaren X. edizioaren erdialdera heldu gara. Oraingoan, euskaraz izango da literatura eta futbolari buruzko saioa, San Mameseko erdiguneko Ekialdeko Aretoan, arratsaldeko zazpietan.  Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) Balea Zuria editorialaren sortzaileetako bat da, eta nobela hauen egilea, beste batzuen artean: “Kafkaren labankada”, “Kearen truke”, “Axola ez duenean” eta “Koldar hutsa zara”. Martin Etxebarria Garro (Zarautz, 1974) lau poesia-liburu eta bost nobelaren autorea da, horien artean “Ez dadila eguzkia sartu”. Jon Kortazar (Mundaka, 1955), saiakera-egilea, ikertzailea eta euskarazko literatura katedraduna da, Euskal Herri osoko literatura kritikari ospetsuenetako bat izateaz gain.

Gaurkoan ere, bertaratzen direnek garagardo bat doan hartzeko aukera izango dute, San Miguel etxearen eskutik.

Atzoko jardunaldiari buruz 

Atzo, asteartean, Alfonso del Rioren “La ciudad de la lluvia” liburuari buruzko irakurketa kluba nabarmendu zen, eta bertan parte hartu zuen Liga eta Kopako azken talde txapeldunak, gabarrarenak, alegia. Ondoren, San Mamesen, Jose Roberto Torero, Juan Pablo Villalobos eta Miqui Oterok literatura eta futbolaz hitz egin zuten San Mamesen jaialdiaren bigarren hitzaldian.