undefined

F. Soriano arduratuko da Letrak eta Futbola jaialdia amaitzeaz

F. Soriano arduratuko da Letrak eta Futbola jaialdia amaitzeaz

X. edizioa bukatzeko, Manchester City taldeko zuzendari exekutiboaren eta Lu Martinen arteko elkarrizketa bat izango dugu

Gaurko saioa izango da 2019ko Letrak eta Futbola ekimenaren azkena, San Mamesen, arratsaldeko zazpietan. Ferrán Soriano izango da gurekin (Bartzelona, 1967), futbolaren industriako aditu handienetako bat, City Football Group elkarteko zuzendari nagusia, Manchester City taldearen inguruan sortutako holding futbolistikoa, eta “La pelota no entra por azar” liburuaren egilea. Bederatzi hizkuntzatan argitaratu da eta 100.000 kopia baino gehiago saldu dira. Lu Martin (Bartzelona, 1967) izango da berarekin, El País eta Sport komunikabideetan lan egindako kazetaria, hiru Joko Olinpiko, bost Mundial eta bost Eurokoparen berri eman duen kazetaria, beste kirol ekitaldi handi batzuen artean.

Gaurkoan ere, bertaratzen direnek garagardo bat doan hartzeko aukera izango dute, San Miguel etxearen eskutik.

Atzoko jardunaldiari buruz
Atzoko jardunalditik aipatzekoa da Athletic Clubek historian zehar literaturan jokatu duen garrantziaren inguruko solasaldia. Santiago Segurolak, Laura Mintegik, Jon Rivasek, Carlos Ranedok eta Kike Martinek parte hartu zuten. Gainera, zendutako Jose María Múgica kazetaria omendu genuen (1935-1993), Athleticen historian izandako kronista handienetako bat. Aurretik, Ainhoa Tirapuk bere “Bizitza eskukadaka” liburuaren inguruan hitz egin zuen Foru Liburutegian ospatutako Irakurketa Klubean.