undefined

Iruñarako sarrerak: sariduna 402 zenbakia

Iruñarako sarrerak: sariduna 402 zenbakia

Zenbaki hori eta ondorengo 215ak, hau da, 616ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Sadarrean jokatuko den partidurako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 402a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 215ak, hau da, 616ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.

2911 bazkide guztira apuntatu dira zozketa hauetarako.

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, azaroaren 18an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.