undefined

Kudeaketa eta entretenimendu globala Letrak eta Futbol jaialdian

Kudeaketa eta entretenimendu globala Letrak eta Futbol jaialdian

Ferrán Sorianok amaiera eman dio jaialdiaren X. edizioari Lu Martinekin izandako solasaldi batekin. Futbola enpresa-ikuspegitik aztertu da

Ferran Sorianok idatzitako liburuaren izenburua, “La pelota no entra por azar”, eztabaidaren ardatza izan da gaur amaitu den Letrak eta Futbola jaialdian. Ez da edonolako izenburua, gaur egun futbola aztertzeko erabili den ikuspuntua islatzen du, azken batean, “futbolaren ikuspegia bulego batetik”.

Futbolak entretenimenduarekin, tribu eta identitate kontzeptuekin eta, batez ere, industria eta negozioarekin duen harremana izan dira Ferran Sorianok Katedralean egindako elkarrizketan gaur azaldu duen ikuspegi hori osatu duten lau elementuak. Ikuspegi horrek une oro balioetsi du kudeaketa emaitzak lortzean.

City Football Group-eko zuzendari nagusiak (Manchester City-ren inguruan sortutako holding futbolistikoa), Athletic Club ere izan du hizpide, “Asterix eta Obelixen herrixka”, kudeaketa eredu bakar bat nabarmenduz, “non nortasuna negozioa baino garrantzitsuagoa den”.