undefined

Genuine txapelketako lehen jardunaldia Tarragonan

Genuine txapelketako lehen jardunaldia Tarragonan

Lehen eguna Athletic Club Fundazioaren taldearentzat, LaLiga Genuinen egingo duen hirugarren parte-hartzean

Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeak 2019-20 denboraldiko debuta egin du Tarragonan. Taldeak bi partida jokatu ditu, CF Reusen aurka goizean eta Real Oviedoren aurka arratsaldean. Lehiaketa honetan garrantzi gutxien duenean -emaitza- ez dute zorterik eduki. Ilusioan, baina, kiroltasunean eta adiskidetasunean, nota altuarekin aritu dira zuri-gorriak. Hauek dira, zinez, LaLiga Genuineren benetako balioak. Edizio honetako leloak dioen bezala: lehiatu baino lehen, partekatu.

Gure taldeak igande goizean itxiko du txapelketako lehen fasea, CD Teneriferen aurka (11.00etan). Txapelketak 4 fase ditu eta azkenengoa maiatzaren amaieran Lezaman ospatuko da.