undefined

CF Intercity, lehen aurkaria Kopan

CF Intercity, lehen aurkaria Kopan

Athletic Clubek Alacanteko taldearen aurka jokatuko du txapelketako lehen kanporaketan

Las Rozaseko Futbol Hirian ospatu den Errege Kopako lehen kanporaketako zozketaren ondorioz, Athletic Clubek CF Intercityren aurka neurtuko ditu indarrak. Partida abenduaren 17an, 18an edo 19an jokatuko da. Sant Joan herrian dagoen kluba da CF Intercity, Hirugarren Mailako VI. Multzoan lehiatzen dena, joan den denboraldian maila horretara igo ondoren. Aurtengo denboraldian bigarren postuan dago sailkapenean, CD Alcoyanoren atzetik.

Kopak formatua estreinatuko du denboraldi honetan; berritasunetako bat da kanporaketa guztiak, finalerdietara arte, maila txikiagoko taldearen zelaian jokatuko direla, partida bakarrera. Lehen kanporaketa honetan irabazle ateratzen diren 55 klubak, eta salbuetsia, beste zozketa batean sartuko dira; zozketa hori abenduaren 20an egingo da, eta urtarrilaren 11n eta 12an jokatuko dira bigarren kanporaketako partidak.

Hauek dira Errege Kopako lehen kanporaketako partida guztiak:

  1. Intercity-Athletic Club
  2. Melilla-Levante
  3. Peña Azagresa-Celta Vigo
  4. El Palmar-Getafe
  5. Becerril-Real Sociedad
  6. Comillas-Villarreal
  7. Atletico Antoniano-Betis
  8. Tolosa-Real Valladolid
  9. El Alamo-Mallorca
  10. Andorra-Leganes
  11. Gimnastica Segoviana-Elche
  12. Tudelano-Albacete
  13. Bergantiños-Sevilla
  14. Castellon-Las Palmas
  15. Coruxo-Mirandes
  16. Lorca-Osasuna
  17. Cacereño-Alcorcon
  18. Linares-Girona
  19. Real Jaen-Alaves
  20. Zamora-Sporting Gijon
  21. Socuellamos-Real Zaragoza
  22. Mensajero-Tenerife
  23. Laredo-Huesca
  24. Logroñes-Eibar
  25. Lealtad-Cadiz
  26. Ceuta-Numancia
  27. Tarazona-Rayo Vallecano
  28. L’Hospitalet-Granada
  29. Real Murcia-Racing Santander
  30. Portugalete-Extremadura
  31. Peña Sport-Fuenlabrada
  32. Sestao River-Lugo
  33. Illueca-Deportivo Coruña
  34. Escobedo-Malaga
  35. Tamaraceite-Almeria
  36. Lleida-Espanyol
  37. Badalona-Oviedo
  38. Peña Deportiva-Ponferradina
  39. Cartagena-Leioa
  40. Cultural Leonesa-Las Rozas
  41. Nastic-Olot
  42. Melilla-UCAM Murcia
  43. UD Logroñes-Marino Luanco
  44. Merida-La Nucia
  45. Hercules-Recreativo Huelva
  46. Pontevedra-Ibiza
  47. Llagostera-Haro Deportivo
  48. Cornella-Orihuela
  49. San Sebastian de los Reyes-Cordoba
  50. Rayo Majadahonda-Racing Ferrol
  51. Langreo-Ebro
  52. Barakaldo-Villarrubia
  53. Amorebieta-Badajoz
  54. Unionista Salamanca-At. Baleares
  55. Marbella-Guijuelo
  56. Salbuetsia: Yeclano Deportivo