undefined

Genuine taldeak Tarragonan amaitu du bere parte-hartzea

Genuine taldeak Tarragonan amaitu du bere parte-hartzea

LaLiga Genuine txapelketaren 3. edizioko lehen faseak Lehen eta Bigarren Mailako 36 talde bildu ditu

Athletic Club Fundazioak Tarragonan ospatu den LaLiga Genuine txapelketaren 3. edizioaren lehen fasean parte hartu du eta Lehen eta Bigarren Mailako 36 talde bildu ditu.

Garrantzitsuena parte-hartzea eta kirol espiritua diren lehiaketa honetan, gure taldeak cf Reusen, Real Oviedoren eta CD Teneriferen aurka jokatu du eta Fair Play modalitatean, ematen ziren 90 puntuetatik 90 lortu ditu.

Genuine Ligaren edizio honen azken fasea, DI kolektiboko taldeek (adimen-urritasuna duten pertsonak) osatua, Lezaman izango da 2020ko maiatzaren 29, 30 eta 31an.