undefined

Gaizki ematen ez zaigun gotorlekua

Gaizki ematen ez zaigun gotorlekua

Athleticek 4 garaipen lortu ditu Osasunaren aurka Sadarren jokatutako LaLiga-ko azken 5 partidetan

Igande honetan, 14:00etan, Liga Santanderreko 14. jardunaldiari dagokion partida gogorra izango da lehoientzat, nafarrek 31 partidako errekorra gainditu baitute Sadarren galdu gabe. Hala ere, Athletici azken bisitetan ez zaio batere gaizki joan, lau garaipen lortu baititu azken bost urteetan aurten igo berria den taldearen aurka.

Bi taldeen arteko azkeneko aurrekaria 2016-17 denboraldian izan zen, non Athleticek Petar Vasiljeviek entrenatutako taldea garaitzea lortu zuen (1-2) Adurizen eta Williamsen golekin. Lehenengoaren gola bere 100. gola izan zen kamiseta zurigorriarekin. 2013-14 denboraldian, Ernesto Valverdek zuzendutako taldeak hiru puntuak eskuratu zituen, Susaetaren, Adurizen (birritan), Ibairen eta Kike Solaren golekin (1-5).

Beste bi garaipenak 2012-13 denboraldian (Susaetaren golarekin, 0-1) eta 2010-11 denboraldian (1-2, Muniainek denbora erantsian garaipenaren gola sartuz) izan ziren. Lehoiek 2011-2012 denboraldian baino ez zuten hutsik egin, 2-1 galdu ondoren (bitxia bada ere, Iturraspek bere atean eta Raul Garciak egin zituzten golak gorritxoentzat; eta Llorentek Athleticentzat).