undefined

Urteko kuotak eta Klubeko Egun Erdiak

Urteko kuotak eta Klubeko Egun Erdiak

Dagoeneko eskuragarri dago bazkideen txokoan 2019-2020 denboraldirako ordainpeko partidak erosteko aukera % 20ko deskontuarekin.

Athletic Clubek eskutitz bat bidali die atzo urteko kuotaren ordainketa helbideratuta duten bazkideei, abenduaren erdialdera Klubak 2020rako Athletic Clubeko bazkide kuotari dagokion kopurua kargatuko duela adieraziz.

Berritasun gisa, Klubak aukera ematen du 2019-2020 denboraldian izango diren Klubaren Egun Erdiak aldez aurretik lortzeko. Horiek aldez aurretik ordaindu nahi izanez gero, kuotarekin batera, % 20ko deskontua izango lukete bazkideek Klubaren Egun Erdien prezioaren gainean. Gainera, 2018-2019 denboraldian karneta partida guztietarako erabili zuten bazkideek, %10eko deskontu gehigarria izango lukete prezio horren gainean.

Klubeko Egun Erdiak ordaindu ondoren, bazkideren bat ezin bada joan arrazoi garrantzitsuengatik, Klubak epe bat ezarriko du diru-itzultze eskaerak egiteko.

Ekimen hau aprobetxatu nahi dutenak, Bazkideen Txokoan sartu beharko dira, azaroaren 28a baino lehen, eta Klubeko Egun Erdiak ordaindu nahi dituztela aukeratu beharko dute.

Era berean, banku helbideratzea Bazkideen Txokoaren bidez alda dezakete, data horretara arte, behar izan ezkero.

Kuota helbideratuta ez dutenen bazkideen kasuan, abenduaren erdialdera, Bazkideen Txokoaren bitartez edo San Mameseko txarteldegian ordaintzeko epeak jakinaraziko ditu Klubak.