undefined

Iker Muniainen lesioa

Iker Muniainen lesioa

Athleticeko kapitainak arazo muskularra dauka ezkerreko hankan

Iker Muniainek gaur goizean Lezaman egindako entrenamendu saioa utzi behar izan du, datorren igandean CA Osasunaren aurka (14: 00etan) jokatuko den neurketari begira astebeteko bigarren saioa, hain zuzen ere.

Hau da Klubeko Zerbitzu Medikoek zurigorri kapitainaren lesioari buruz emandako osasun egoera:

Iker Muniaini egindako azterketek eta proba osagarriek baieztatu dute lesio moderatua (II. gradua) duela ezkerreko bizeps femoraleko giharrean. Taldera itzultzeko beharko duen denbora lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da.

ATHLETIC CLUBEN MEDIKU ZERBITZUAK